Azken
boladan turismoaren estatistikak esaten dutenez Euskal Herrian gero eta
Turismo industria indartsuagoa sortzen ari da. Baina, zer du
gure herri txiki honek hain turistikoa izateko? Edo beste aldetik helduta, eta zer ez du? Munduko hondartza politena, sukaldari hoberenak, natura
eta mendi aipagarriak, kultura sakona…Hau da, denetarik dauka eta horren ondorioa turismo eskaintza zabala eta liluragarria da. Oro har turismoa espezializatzen ari
da, gero eta gehiago, eta banandu dezakugu 3 klaseetan, jarraian azaltzen den
moduan.
TURISMO
KULTURALA edo HIRIETAKOA. Hau da, hiri edo herri batera joan eta ezagutu
monumentuak, historia, elizak, parkeak eta lekuko tokiak bisitatu. Oro har, bisitak oinez oso ondo egiten dira baina azken urteetan modan jartzen
ari da hiria patinez edo korrika
eginez ezagutzea. Badago aukera
gida turístiko bat kontratatzeko, oso lagungarriak izaten dira eta denbora
gutxi daukazuenean oso aukera ona izaten dira, laguntzen zaitute lekuetara eta
azaltzen dituzte historia zehatz-meatz. Gehienetan hizkuntza pare bat dakite
eta komenigarriak izaten dira atzerritarrentzat.
TURISMO
GASTRONIMIKOA. Euskal Herria oso ezaguna da gastronomiagatik, Donostian soilik Michelinen hiruna izar dauzkatenak daude; Arzak, Akelarre, Mugaritz eta
Argiñano. Baina,gastatzeko hainbeste diru ez baduzuaukera zabalad duzu ia Euskal jatetxe guztietan. Arrain gozoa jateko kostaledera joatea besterik ez
duzu; Orio, Getaria, Ermua edo Zumaiara. Eta haragia jateko gogoa baldin ba duzu Sagardotegi batean dastatzeko aukera izango duzu, alegia, sagardotegiko
menu bat eskatuz. Leku hauek betikoak dira Euskal Herrian eta paregabeak dira.
Gehien gustatzen den aukera da “pintxo pote"a. Pintxoak tabernetako jaki zati
txikiak dira eta edariarekin batera bizpahiru mokadutan hartzkoak, barietate handia dago eta denak ezberdinak dira. Euskal Herriko ia taberna guztietan ditugu eskuragai, hainbat
mota, itxura eta prestaketa mailekin. Baina aukera handiena Bilboko eta batez
ere, Donostiako Alde Zaharrean Aurkituko ditugu. Nire lagun baten web horria
gomendatzen dut, www. todopintxos.com
TURISMO
AKTIBO, lotu dezakegu nekazal turismoarekin edozein abentura aktibitatearekin edota naturarekin erlazionatuta, adibidez: BTT, Surf, Mendi Igoerak, Kayak,
Espeleologia… Ohiko da gida espezializatu batekin joatea batzutan oso
arriskutsua baita.
Dirudienez,
Euskadiko Gobernuak gero eta gehiago lantzen du Turismoa. Aurten, Gazteiz hiriburua izan
du GREEN CAPITAL saria eta Donostia CIUDAD DE LA CULTURA 2016 saria, hori esan nahi du turismoa goraka doala eta prest egon behar altxor hori zaintzeko eta etekiñak ondo
ateratzeko.