miércoles, 25 de abril de 2012

TURISMOA EUSKAL HERRIAN



Azken boladan turismoaren estatistikak esaten dutenez  Euskal Herrian gero eta Turismo industria indartsuagoa sortzen ari da. Baina, zer du gure herri txiki honek hain turistikoa izateko? Edo beste aldetik helduta, eta zer ez du? Munduko hondartza politena, sukaldari hoberenak, natura eta mendi aipagarriak, kultura sakona…Hau da, denetarik dauka eta horren ondorioa turismo eskaintza zabala eta liluragarria  da. Oro har turismoa espezializatzen ari da, gero eta gehiago, eta banandu dezakugu 3 klaseetan, jarraian azaltzen den moduan.


TURISMO KULTURALA edo HIRIETAKOA. Hau da, hiri edo herri batera joan eta ezagutu monumentuak, historia, elizak,  parkeak eta lekuko tokiak  bisitatu. Oro har, bisitak oinez oso ondo egiten  dira baina azken urteetan modan jartzen ari da hiria  patinez edo korrika eginez ezagutzea.  Badago aukera gida turístiko bat kontratatzeko, oso lagungarriak izaten dira eta denbora gutxi daukazuenean oso aukera ona izaten dira, laguntzen zaitute lekuetara eta azaltzen dituzte historia zehatz-meatz. Gehienetan hizkuntza pare bat dakite eta komenigarriak izaten dira atzerritarrentzat.





TURISMO GASTRONIMIKOA. Euskal Herria oso ezaguna da gastronomiagatik, Donostian soilik Michelinen hiruna  izar  dauzkatenak daude; Arzak, Akelarre, Mugaritz eta Argiñano. Baina,gastatzeko   hainbeste diru ez baduzuaukera zabalad duzu ia Euskal jatetxe guztietan. Arrain gozoa jateko kostaledera joatea besterik ez duzu; Orio, Getaria, Ermua edo Zumaiara. Eta haragia jateko gogoa baldin ba duzu Sagardotegi batean dastatzeko aukera izango duzu, alegia, sagardotegiko menu bat eskatuz. Leku hauek betikoak dira Euskal Herrian eta paregabeak dira. 

Gehien gustatzen den aukera da “pintxo pote"a. Pintxoak tabernetako jaki zati txikiak dira eta edariarekin batera bizpahiru mokadutan hartzkoak, barietate handia dago eta denak ezberdinak dira.  Euskal Herriko ia taberna guztietan ditugu eskuragai, hainbat mota, itxura eta prestaketa mailekin. Baina aukera handiena Bilboko eta batez ere, Donostiako Alde Zaharrean Aurkituko ditugu. Nire lagun baten web horria gomendatzen dut, www. todopintxos.com

TURISMO AKTIBO, lotu dezakegu nekazal turismoarekin edozein abentura aktibitatearekin edota naturarekin erlazionatuta, adibidez: BTT, Surf, Mendi Igoerak, Kayak, Espeleologia… Ohiko da gida espezializatu batekin joatea batzutan oso arriskutsua baita.



Dirudienez, Euskadiko Gobernuak gero eta gehiago lantzen du Turismoa. Aurten, Gazteiz hiriburua izan du GREEN CAPITAL saria eta Donostia CIUDAD DE LA CULTURA 2016 saria, hori esan nahi du  turismoa goraka doala eta  prest egon behar altxor hori  zaintzeko eta etekiñak ondo ateratzeko. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario