martes, 1 de mayo de 2012

GIPUZKOAKO ZABORRAREKIN ZER EGIN NAHI DUGU?



Zaborra arazo bat da gure gizartean. Orain arte, Gipuzkoan zabortegietan kudeatu dira, hau da hiretako zaborrak biltzen eta botatzen dira kamioi batean eta eramaten dituzte "zabortegi" izeneko eremu batera eta, kontrolik gabe, dena nahastuta, behin eta berriro bota eta zapal  bolumena gutxitzeko.



Baina, gaur egungo zabortegiak garai batean haranak edo erreka baten bideak izan ziren eta hondakinez bete ditugu. Horren ondorioz,  lurzoruak eta urak kutxatzen dira, eta zaborra usteltzen denean kirats eta gas toxikoak sortzen ditu.  Bestalde, paisaia okertzen da naturak agindakoa aldatu dugulako. Eta argi izan behar dugu, zaborrak ez duela haizeak eramango ezta lurrak irentsiko ere.

Europar batasuneko bíztanle bakoitzak 1,5kilo zabor sortzen du egunero. Gipuzkoarrak batez besteko horren azpitik gaude, baina hala ere ia miloi erdi bat tona sortzen ditugu.  Gainera, adituek diotenez 2020 urtean gaur egun baino 25% zabor gehiago sortuko da. Eta hori ez gerta dadin Europako Parlamentuak Arau zorrotz bat onartu du zaborra kudeatzeko.

Goian aipatu egin den bezala, Gipuzkoako zabortegiak egokitu egin behar dira Europako Direktibaren irizpideetara, dirudienez gure zabortegiak ezin dira egokitu eta San Markos Zabortegia itxi egin dute.  Beste alde,   ez dago  leku aproposik bat  beste zabortegi bat jartzeko eta  Donostiako Udala 2009an esan zuen erraustegi bat jarriko zuela Zubietan . Hau da, hondakinak aprobetxatu beharrean erretzea, ingurua kutxatzea?

Eskerrak Errausketaren aurkako Plataformak batek salatu egin duen praktika hau. Europan erraustegiak ketzen ari dira oso toxikoak direlako. Demostrazio gisa, Usurbilgoak, atez ateko sistema berri bat ezarri du sortutako zaborra berreskuratzeko. Sistema hau ohiko edukiontzi sistema aldatu egiten du, hondakitzak biltzen dira era desberdin batean eta errefusa gutxitu egiten da, Bolumen txikia denez zabortegi txiki batekin nahikoa da.

Sistema honetan 5 hondakin mota bereizten dira; organikoa, papera, kartoia, ontzi arinak, beira eta gainerakoa. Mota bakoitzak dauka bere kolorea dauka eta asteko egun bat.  Poste bat jartzen da kalean gako sekretu batekin, eta auzokide bakoitzak eramaten ditu bere hondakin bereiztuak bere edukiontzira. Udaletxeak dioenez, %28birzikatzetik %82 birziklatzera hel dira. Eta badirudi sistema hau eraginkorra eta iraunkorra da eta zabortegi kutsagarriak zein erraustegi toxikoak ez direla beharrezkoak frogatzen du.


4 comentarios:

  1. Hori da:
    Pentsamendu globala,
    eta ekintza lokalak!!

    KoLdO

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Hau da hau gure Kodobike!! Oso esamolde jatorra. Eskerrik asko. Bihar arte.

      Eliminar
  2. Koldo beti hain zuzen eta labur...

    Gogoko dut atez ateko bilketa sistema, nire pentsakeraren oinarrietako baten aurka doa baina. Nire ustez gizakia arau bidez ez baino arrazoiaren eta konpromisoaren bidez bultzatu behar da jarrerak aldatzera.

    Baina jakina da inork ez dugula geure borondatez zergarik ordaintzen, eta hori egiten ez dugun bezala, apenas hartuko dugun hondakinak kudeatzeko ohitura onik arauz behartu ezean.

    Datorren urtean Gipuzkoan atez atekoa indarrean sartuko den herrietako batean bizi naiz, eta beldur naiz, gure herrian ere adostasun handirik gabe jarriko dela martxan atez atekoa, eta ez dakit zer eragin izango duen horrek.

    Azkenik, atez atekoarekin nahitaez nahasten dugun errauskailuaren eraikuntzak sortzen dituen zalantzazko interesen gaia dago. Ea gai garen erabakiak bi gaiak nahastu gabe hartzeko: errauskailua egiteagatik (inoiz egiten bada) inor ez dadila poltsikoak betetzen hasi; halaber, inor aberastu daitekeen susmoak ez dezala eraginik izan atez atekoaren aldeko edo aurkako jarrera hartzerakoan.

    ResponderEliminar
  3. Ados nago zurekin JM! Baina, Usurbilgo Udaletzeak sustatu egin du sistema hau bere egoera oso larria zelako. Hau da, erraustegi bat bere etxe ondoan. Zer pentsatuko zenuke zuk goierritarrek Lazkaon bertan erraustegi bat jartzea erabakitzen ba dute!! Zergatik nere etxe ondoan? hau da hau gure semeei utziko diegun ondarea!!

    Atez ateko deritzon sistema oso zorrotza da eta nire ustez jasanezina. Zer gertatzen da mariskoa jaten ba duzu astelehenean eta bilketa ostiralean balin ba da , ba...., arrain ustel usain!!. Edo ume txikiak pardelekin etxean...... kaka/usain! Bai, ba dakit ez du graziarik.

    Ni ez nago erabat ados atez atekoarekin, baina errausketa ere ez dut batere gogoko. Nere iritziz atez atekoarekin denok gogoeta egiten ari gara eta nolabait bideerakusle garela, eta era berean, beste aukera bat asmatuko dugurala zaborraren arasoa kompontzeko.
    Gabon JM

    ResponderEliminar