jueves, 3 de mayo de 2012

TABAKOA ZALETAZUNA EDO BIZIO

Gure gizartean zaila da zaletazuna eta bizioa denaren artean marra bat jartzea. Zaletazun bat bizio bihurtu daiteke baina ez dut uste kontrakoa bidegarria izan daitekela. Orokorrean, bestelakotasun ikusi ditzakegu bien artean, alde batetik,  zaletazunak onuragarriak omen dira (Adb. kirola egin, musica entzun, irakurri, filmak ikusi, lagunekin egon...), berriz, bizioak ohitura txarrak izaten  ohi dira, bai osasunarentzako bai ekonomiarentzako (adb, erretzea, alkohola edan,...). Baino, erretzea txarra dela argi balin ba dago zergatik estatuak onartzen du? Nahiz eta jakinaren gainean egon,  diru asko ateratzen du zergekin eta momentuz Estatua zenbait drogak onartzen ditu, gainera bere kutxan diru gutxi duenean %10 edo gehiago igo egiten du tabakoaren salneurria, eta "gure" ekonomia sustatzen dugu.


Beste alde, tabako eta drograk gaixotazunak sortzen dituzte, eta frogatu daiteke tabakorik gabe minbiziak sorturiko hilkotazuna %30 jaitsiko litzateke. Ikerketak hoien ondorioz, orain dela bi urte, estatua lege berri bat jarri zuen. Lege honek debekatzen zuen leku itxietan erretzeari, hori dela eta, erretzaileen eta ez  erretzaileen eskubideak aurrez aurre jarri egin zituen.


Nik erretzaile ohia naiz, eta orduan saila da  partziala izateak, neri iruditzen zait erretzea sikinkeri bat dela erretzen duenarentzat eta igurukoentzat ere bai. Eta lege horrek lagundu egin du erretzaile askoei bere bizitza berreskuratzen, zeren erretzailea beti zigarroaren menpe dago.  Horrek ez du esan nahi, erretzeari uzteari lan erresa dela baino languntzen du nolabait.


Bukatzeko, nire  eskuz egongo balitz egingo salduko nituzke zigarro naturalak, eta zihur nago jendeak gutxiago erre egingo zukeen. 



martes, 1 de mayo de 2012

GIPUZKOAKO ZABORRAREKIN ZER EGIN NAHI DUGU?



Zaborra arazo bat da gure gizartean. Orain arte, Gipuzkoan zabortegietan kudeatu dira, hau da hiretako zaborrak biltzen eta botatzen dira kamioi batean eta eramaten dituzte "zabortegi" izeneko eremu batera eta, kontrolik gabe, dena nahastuta, behin eta berriro bota eta zapal  bolumena gutxitzeko.



Baina, gaur egungo zabortegiak garai batean haranak edo erreka baten bideak izan ziren eta hondakinez bete ditugu. Horren ondorioz,  lurzoruak eta urak kutxatzen dira, eta zaborra usteltzen denean kirats eta gas toxikoak sortzen ditu.  Bestalde, paisaia okertzen da naturak agindakoa aldatu dugulako. Eta argi izan behar dugu, zaborrak ez duela haizeak eramango ezta lurrak irentsiko ere.

Europar batasuneko bíztanle bakoitzak 1,5kilo zabor sortzen du egunero. Gipuzkoarrak batez besteko horren azpitik gaude, baina hala ere ia miloi erdi bat tona sortzen ditugu.  Gainera, adituek diotenez 2020 urtean gaur egun baino 25% zabor gehiago sortuko da. Eta hori ez gerta dadin Europako Parlamentuak Arau zorrotz bat onartu du zaborra kudeatzeko.

Goian aipatu egin den bezala, Gipuzkoako zabortegiak egokitu egin behar dira Europako Direktibaren irizpideetara, dirudienez gure zabortegiak ezin dira egokitu eta San Markos Zabortegia itxi egin dute.  Beste alde,   ez dago  leku aproposik bat  beste zabortegi bat jartzeko eta  Donostiako Udala 2009an esan zuen erraustegi bat jarriko zuela Zubietan . Hau da, hondakinak aprobetxatu beharrean erretzea, ingurua kutxatzea?

Eskerrak Errausketaren aurkako Plataformak batek salatu egin duen praktika hau. Europan erraustegiak ketzen ari dira oso toxikoak direlako. Demostrazio gisa, Usurbilgoak, atez ateko sistema berri bat ezarri du sortutako zaborra berreskuratzeko. Sistema hau ohiko edukiontzi sistema aldatu egiten du, hondakitzak biltzen dira era desberdin batean eta errefusa gutxitu egiten da, Bolumen txikia denez zabortegi txiki batekin nahikoa da.

Sistema honetan 5 hondakin mota bereizten dira; organikoa, papera, kartoia, ontzi arinak, beira eta gainerakoa. Mota bakoitzak dauka bere kolorea dauka eta asteko egun bat.  Poste bat jartzen da kalean gako sekretu batekin, eta auzokide bakoitzak eramaten ditu bere hondakin bereiztuak bere edukiontzira. Udaletxeak dioenez, %28birzikatzetik %82 birziklatzera hel dira. Eta badirudi sistema hau eraginkorra eta iraunkorra da eta zabortegi kutsagarriak zein erraustegi toxikoak ez direla beharrezkoak frogatzen du.